Plazako Markesina

AZTERKETA SASOIAN BETE-BETEAN GAUDE, HALERE MUSIKAZ ZEIN BERTSOZ BETERIKO PLAZAN ZAUDE!!

2009-05-23

Bertso Jazza


Ugariak eta anitzak izan daitezke bertsolaritza eta musikaren arteko loturak, nahasketak eta esperimentazioak; alabaina, honek argi adierazten digu geure egunetara iritsi zaigun ohitura artistiko honek bizirik dirauela, konplexurik ez daukala, eta hedatzeko eta zabaltzeko borondate garbia duela. Hala bedi! Neure berbek balioa eduki dezaten, sar zaitezte blog honetan. Bertan puntako bertsolariek inprobisatzen dituzte bat-bateko bertsoak Jazz munduko musikari euskaldunekin: itzela.

2009-05-21

Zelan kudeatu bideoak blogean (TUTORIALA)

Bideo honen bitartez ikasiko dugu bideoak kudeatzen, non eta nola bilatu bideoak, zelan ekarri gure blogera, eta zelan argitaratu gero eskegita gera daitezen. Bertan dena agertzen bada ere, aipa ditzagun geure blogarekin zerikusi gehien daukaten web orri batzuk: YouTube, EuskalTube, Bertsoplaza edo eta BertsoTube. Erabili lotura hauek arestiko web orriak bisitatzeko, eta on egin!

2009-05-17

Gai jartzailea (ppt. SlideShare-tik)

















SlideShare-en web orrian nabigatzen, Power Point interesgarri batekin egin dut topo: Gai Jartzaileentzako ikastaroa. Izan ere, gai jartzailearen figura gutxien baloratzen ditugunetakoa izaten da maiz, alabaina, bere presentzia eta bere rola ondo betetzea ezinbesteko baldintzak dira bertso saioa egoki joan dadin. Plazaratu dugun artxibo ppt. honetan, gai jartzaileen lanaren nondik norakoak azaltzen dira, eta figura honengana hurreratu gaitezen guztiz beharrezkoa delakoan nago. Ikus dezagun!

Plazako Informazioa (TESTU BIRSARTUA)


Alfabetatze digitalaren harira, laister blogak kudeatzeko tutoriala argitaratuko dugu plazan. Iraupen gutxiko bideoa izango da seguraski, bideoak eurak zelan kudeatu eta argitaratu ditzakegun azalduko diguna. Ordurarte lotu geurekin plazan eta arakatu gure edukiak.

2009-05-10

Ikasketa Prozesuaren erronka Ezagutzaren Gizartean (MAPA KONTZEPTUALA)

















Geroz eta presentzia handiagoa daukate teknoligia berriek gizartearen esparru guztietan, eta zelan ez, Hezkuntza munduan are gehiago. Hain zuzen ere horren harira, hona hemen Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz irakasleen artikulo baten mapa kontzeptuala. Biak dira EHUko irakasle doktoratuak, eta artikulo osoaren irakurketa oso gomendagarria bada ere, eskegi dudan mapa kontzeptualak irakurketa erraz dezakeelakoan nago. Aprobetxagarria izan dadila!

2009-05-04

Gu ta Gutarrak eta Karidadeko Benta elkarrekin!

Ezin liteke osterantzean! Aurreko sarreretan aipatu legez, GU TA GUTARRAK eta KARIDADEKO BENTA izan dira akabuko urteotan Euskal Herriko panorama bertso-musikala astindu duten proiektu azpimagarrienak. Bideo honetan, batera ikusi ditzakegu Billabonako eskanotiki baten gainean. Inprobisatuz bada ere, nabarmena da bertsolarien arteko konplizitatea, aspaldi elkar ezagunak baitira Maia, Iturriaga eta Elortza. Eta bestalde, talde baten zein bestearen musikariek ere itzelak izan behar dute oholtza gaineko bat-bateko topaketa hau horren ondo irten dadin. Zoragarria!