Plazako Markesina

AZTERKETA SASOIAN BETE-BETEAN GAUDE, HALERE MUSIKAZ ZEIN BERTSOZ BETERIKO PLAZAN ZAUDE!!

2009-05-23

Bertso Jazza


Ugariak eta anitzak izan daitezke bertsolaritza eta musikaren arteko loturak, nahasketak eta esperimentazioak; alabaina, honek argi adierazten digu geure egunetara iritsi zaigun ohitura artistiko honek bizirik dirauela, konplexurik ez daukala, eta hedatzeko eta zabaltzeko borondate garbia duela. Hala bedi! Neure berbek balioa eduki dezaten, sar zaitezte blog honetan. Bertan puntako bertsolariek inprobisatzen dituzte bat-bateko bertsoak Jazz munduko musikari euskaldunekin: itzela.

2009-05-21

Zelan kudeatu bideoak blogean (TUTORIALA)

video

Bideo honen bitartez ikasiko dugu bideoak kudeatzen, non eta nola bilatu bideoak, zelan ekarri gure blogera, eta zelan argitaratu gero eskegita gera daitezen. Bertan dena agertzen bada ere, aipa ditzagun geure blogarekin zerikusi gehien daukaten web orri batzuk: YouTube, EuskalTube, Bertsoplaza edo eta BertsoTube. Erabili lotura hauek arestiko web orriak bisitatzeko, eta on egin!

2009-05-17

Gai jartzailea (ppt. SlideShare-tik)

















SlideShare-en web orrian nabigatzen, Power Point interesgarri batekin egin dut topo: Gai Jartzaileentzako ikastaroa. Izan ere, gai jartzailearen figura gutxien baloratzen ditugunetakoa izaten da maiz, alabaina, bere presentzia eta bere rola ondo betetzea ezinbesteko baldintzak dira bertso saioa egoki joan dadin. Plazaratu dugun artxibo ppt. honetan, gai jartzaileen lanaren nondik norakoak azaltzen dira, eta figura honengana hurreratu gaitezen guztiz beharrezkoa delakoan nago. Ikus dezagun!

Plazako Informazioa (TESTU BIRSARTUA)


Alfabetatze digitalaren harira, laister blogak kudeatzeko tutoriala argitaratuko dugu plazan. Iraupen gutxiko bideoa izango da seguraski, bideoak eurak zelan kudeatu eta argitaratu ditzakegun azalduko diguna. Ordurarte lotu geurekin plazan eta arakatu gure edukiak.

2009-05-10

Ikasketa Prozesuaren erronka Ezagutzaren Gizartean (MAPA KONTZEPTUALA)

















Geroz eta presentzia handiagoa daukate teknoligia berriek gizartearen esparru guztietan, eta zelan ez, Hezkuntza munduan are gehiago. Hain zuzen ere horren harira, hona hemen Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz irakasleen artikulo baten mapa kontzeptuala. Biak dira EHUko irakasle doktoratuak, eta artikulo osoaren irakurketa oso gomendagarria bada ere, eskegi dudan mapa kontzeptualak irakurketa erraz dezakeelakoan nago. Aprobetxagarria izan dadila!

2009-05-04

Gu ta Gutarrak eta Karidadeko Benta elkarrekin!

Ezin liteke osterantzean! Aurreko sarreretan aipatu legez, GU TA GUTARRAK eta KARIDADEKO BENTA izan dira akabuko urteotan Euskal Herriko panorama bertso-musikala astindu duten proiektu azpimagarrienak. Bideo honetan, batera ikusi ditzakegu Billabonako eskanotiki baten gainean. Inprobisatuz bada ere, nabarmena da bertsolarien arteko konplizitatea, aspaldi elkar ezagunak baitira Maia, Iturriaga eta Elortza. Eta bestalde, talde baten zein bestearen musikariek ere itzelak izan behar dute oholtza gaineko bat-bateko topaketa hau horren ondo irten dadin. Zoragarria!

2009-04-29

Karidadeko Benta Bilbon

Aurrekoan GU TA GUTARRAK proiektuaren arrakasta azpimarratu arren, ez da Durangokoena Bertso Musikatuen esparrua jorratzen duen proiektu bakarra. Izan ere, blog honetan ezagutzen dugun Jon Maiak ere antzeko proiektu bat lideratzen du: KARIDADEKO BENTA, eta hiru diska argitaratu dituzte baita hamaika kontzertu eskaini ere. Bideo hau Bilbon grabatu zuten, ia asmatzen duzuen non dauden. Orain gutxi euren despedidea izan da, espero dugu laister ikustea ostera ere geure plazetan.

2009-04-24

Errimategi txikerra (taula)

Badago hemen! Plazako markesinean iragarri bezala, Bertso Eskoletako errimategi txikia badago gure blogean eskegita. Egia esan, azpian argitaratzen den taulan berba gutxi batzuk baino ez dira agertzen, baina lehenengo praktikuma egiteko aproposa izan daitekeelakoan nago. Azaldu dezagun:

Ezkerreko zutabean, kontsonante ahotskideen multzoak daude, esaterako, lehenengo multzoan BDGR dauzkagu. Honek esan nahi du alaBa, paraDa, laGa eta algaRa hitz errimadunak direla, eta hortaz, egokiak zortziko bat abesteko, adibidez.

Bestalde, ezkerretik eskuinera zabaltzen diren zutabeetako goiko laukietan bokalen arteko balizko konbinazio batzuk ditugu. Nik a hizkian amaitzen direnak hautatu ditut ohikoenak direlako, baina noski, askoz ere konbinazio gehiago egon daitezke.

Begirada bat emaiozue taulari eta has gaitezen bertsotan!











a+ a

e + a

i + a

o + a


u + a

BDGR

Alaba

Parada

Laga

Algara

Leba

Kolega

Balmaseda

Euskera

Tori ba

Kupida

Disdira

Herrira

Gustora

Ganora

Droga

Moda

Mundura

Tristura

Muga

Duda

KPT

Zarata

Aparta

Xarmanta

Zalaparta

Tarteka

Barreka

Iseka

Fereka

Korrika

Polita

Zita

Txiripa

Topa

Bota

Soka

Pasota

Uka

Ahaztuta

Burruka

Puxka

MN

Ama

Lana

Zama

Laztana

Poema

Pena

Zinema

Kemena

Errima

Arima

Aspirina

Bitamina

Ona

Gizona

Amona

Gona

Duguna

Eguna

Kutuna

Astuna

(T) + SZX

Erraza

Plaza

Jolasa

Pasa

Maihonesa

Meza

Babesa

Estresa

Txiza

Eliza

Melisa


Geriza

Poza

Aproposa

Goza

Arroza

Dutxa

Hutsa

Haruntza

Sorkuntza

L

Normala

Apala

Makala

Zabala


Dela


Ergela


Itzela


Umela

Abila


Bila


Borobila


Dadila

Odola


Axola


Txabola


Karanbola

Duzula

Sekula

Pelikula

Estula

RR

Bilbotarra

Arra

Bizkarra

Txarra


Piperra


Akerra


Ankerra


Alferra

Birra


Zirra


Zizkirra


Mirra

Horra


Egoskorra


Koxkorra


Txokorra

Furra


Gezurra


Beldurra


Aitzurra

2009-04-21

Generoa Bertsolaritzan

Zorionez Generoaren gaineko hausnarketa gizartearen esparru gehienetara iristen ari da, akaso ez guk nahi genukeen bezain arin. Edozelan ere, Bertsolaritza ere gizartearen adierazbidea da, eta hortaz gizartearen beraren islada. Ezin zaizkio kendu bertsolaritzari bere hedatze eta hezitzeko funtzioak; are gehiago, horietan sakontzea eta gogoeta egitea zeharo beharrezkoa da. Bideo honetan, lau bertsolari ezagunek mahai inguru batean hausnartzen dute emakumearen egoeraz bertsolaritzan, gizontasunaz eta emakumetasunaz eta balizko orekaz. Ezkerretik eskuinera, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Jon Maia eta Unai Muñoaren ideiak, zalantzak, gogoetak eta desirak ikus-entzun ditzakegu.

GU TA GUTARRAK

Lantzean behin, sarean arakatuz, harribitxiak agertzen dira geure zain baleude legez. Hau da horietariko bat. Izan ere, blog honek musika eta bertsolaritza uztartu gura dituen heinean, ezin du izkutatu GU TA GUTARRAK bezalako proiektuak. Hauxe izango da seguru asko, akabuko urteotan bertsoa eta musikaren artean sorturiko nahastura ederrenetariko bat. Durangoko bikote beteranoa, Unai Iturriaga eta Igor Elortza, berbez arduratzen da; musikaz, ostera, luxuzko hirukote bat Josu Zabalaren gidaritzapean. Hona hemen euren errepertorioko kanta arrakastatsua, on egin!

2009-04-08

Arabako Bertsolari Txapelketa

A zelako asteburua Gasteizen! Larunbat arratsaldean Arabako Bertsolari Txapelketa jokatu zen Printzipal Antzokian. Hantxe eskuratu zuen Oihane Pereak bere bigarren txapela, eta hementxe gertatutakoaren laburpena. Aje goxoa eduki behar zuen Oihanek, izan ere, hurrengo goizean hiria euskaltzalez bete zen KORRIKA ailegatzearekin batera.

2009-04-07

Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Kaixo berriro:

Martxoko zubian Baztanen izan ginen. Eguraldia lagun, txango zoragarriak burutu genituen inguruko bazterretatik, eta asteakabua borobiltzeko, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean Xabier Silveiraren garaipenaren lekuko izan ginen. Hona hemen laburpena.

Musika Bidean bitakorarekin lotura

Hona hemen Amaia Zabalaren blogean sartzeko lotura: Musika Bidean. Bertan, gure klasekideak bere bidaietan deskubritutako herri musikarien berri ematen digu. Tokian tokiko musikak ezagutzeko abagune ezin hobea. Mundu zabaleko hainbat txokoetako soinu anitz bezain errotua. On dagizuela, eta eskerrik asko Amaia.

2009-04-04

YOUNG - MUSIKA bitakorarekin lotura

Neure blogarekin zerikusi handia daukalakoan, hona hemen Aritz Villar gure klasekidearen bitakoran sartzeko lotura. Bertso - Musikarion Plaza honetan lez, bertan Bertsolaritzarekin haremana daukaten hainbat berri topa ditzakezue. On Egin! eta Eskerrik asko Aritz!

2009-04-01

Esnatu naiz, KEROBIA

Kaixo lagunok!

Musikaren aldarri pedagokioaren harira, hona hemen Nafarroa aldeko KEROBIA taldeak argitaratutako bideoa. Bertan, euren "Esnatu naiz" kanta arrakastatsuaren nondik norakoak azaltzen dizkigute piano aurrean treba gaitezen.

2009-03-30

Ondo etorri Bertso - Musikarion Plazara


Euskal Musika eta Bertsolaritzari buruzko bloga duzu hau. Era berean, Musika Hezkuntzarako zein Bertsoeskoletako zenbait materialen bilgunea izan gura du blog honek. Ongi etorria zara geure plazara!