Aurrekoan GU TA GUTARRAK proiektuaren arrakasta azpimarratu arren, ez da Durangokoena Bertso Musikatuen esparrua jorratzen duen proiektu bakarra. Izan ere, blog honetan ezagutzen dugun Jon Maiak ere antzeko proiektu bat lideratzen du: KARIDADEKO BENTA, eta hiru diska argitaratu dituzte baita hamaika kontzertu eskaini ere. Bideo hau Bilbon grabatu zuten, ia asmatzen duzuen non dauden. Orain gutxi euren despedidea izan da, espero dugu laister ikustea ostera ere geure plazetan.
2009-04-29
2009-04-24
Errimategi txikerra (taula)
Ezkerreko zutabean, kontsonante ahotskideen multzoak daude, esaterako, lehenengo multzoan BDGR dauzkagu. Honek esan nahi du alaBa, paraDa, laGa eta algaRa hitz errimadunak direla, eta hortaz, egokiak zortziko bat abesteko, adibidez.
Bestalde, ezkerretik eskuinera zabaltzen diren zutabeetako goiko laukietan bokalen arteko balizko konbinazio batzuk ditugu. Nik a hizkian amaitzen direnak hautatu ditut ohikoenak direlako, baina noski, askoz ere konbinazio gehiago egon daitezke.
Begirada bat emaiozue taulari eta has gaitezen bertsotan!
a+ a | e + a | i + a | o + a | u + a | |
BDGR | Alaba Parada Laga Algara | Leba Kolega Balmaseda Euskera | Tori ba Kupida Disdira Herrira | Gustora Ganora Droga Moda | Mundura Tristura Muga Duda |
KPT | Zarata Aparta Xarmanta Zalaparta | Tarteka Barreka Iseka Fereka | Korrika Polita Zita Txiripa | Topa Bota Soka Pasota | Uka Ahaztuta Burruka Puxka |
MN | Ama Lana Zama Laztana | Poema Pena Zinema Kemena | Errima Arima Aspirina Bitamina | Ona Gizona Amona Gona | Duguna Eguna Kutuna Astuna |
(T) + SZX | Erraza Plaza Jolasa Pasa | Maihonesa Meza Babesa Estresa | Txiza Eliza Melisa Geriza | Poza Aproposa Goza Arroza | Dutxa Hutsa Haruntza Sorkuntza |
L | Normala Apala Makala Zabala | Dela Ergela Itzela Umela | Abila Bila Borobila Dadila | Odola Axola Txabola Karanbola | Duzula Sekula Pelikula Estula |
RR | Bilbotarra Arra Bizkarra Txarra | Piperra Akerra Ankerra Alferra | Birra Zirra Zizkirra Mirra | Horra Egoskorra Koxkorra Txokorra | Furra Gezurra Beldurra Aitzurra |
2009-04-21
Generoa Bertsolaritzan
Zorionez Generoaren gaineko hausnarketa gizartearen esparru gehienetara iristen ari da, akaso ez guk nahi genukeen bezain arin. Edozelan ere, Bertsolaritza ere gizartearen adierazbidea da, eta hortaz gizartearen beraren islada. Ezin zaizkio kendu bertsolaritzari bere hedatze eta hezitzeko funtzioak; are gehiago, horietan sakontzea eta gogoeta egitea zeharo beharrezkoa da. Bideo honetan, lau bertsolari ezagunek mahai inguru batean hausnartzen dute emakumearen egoeraz bertsolaritzan, gizontasunaz eta emakumetasunaz eta balizko orekaz. Ezkerretik eskuinera, Maialen Lujanbio, Onintza Enbeita, Jon Maia eta Unai Muñoaren ideiak, zalantzak, gogoetak eta desirak ikus-entzun ditzakegu.
GU TA GUTARRAK
Lantzean behin, sarean arakatuz, harribitxiak agertzen dira geure zain baleude legez. Hau da horietariko bat. Izan ere, blog honek musika eta bertsolaritza uztartu gura dituen heinean, ezin du izkutatu GU TA GUTARRAK bezalako proiektuak. Hauxe izango da seguru asko, akabuko urteotan bertsoa eta musikaren artean sorturiko nahastura ederrenetariko bat. Durangoko bikote beteranoa, Unai Iturriaga eta Igor Elortza, berbez arduratzen da; musikaz, ostera, luxuzko hirukote bat Josu Zabalaren gidaritzapean. Hona hemen euren errepertorioko kanta arrakastatsua, on egin!
2009-04-08
Arabako Bertsolari Txapelketa
2009-04-07
Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Kaixo berriro:
Martxoko zubian Baztanen izan ginen. Eguraldia lagun, txango zoragarriak burutu genituen inguruko bazterretatik, eta asteakabua borobiltzeko, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean Xabier Silveiraren garaipenaren lekuko izan ginen. Hona hemen laburpena.
Musika Bidean bitakorarekin lotura
2009-04-04
YOUNG - MUSIKA bitakorarekin lotura
2009-04-01
Esnatu naiz, KEROBIA
Musikaren aldarri pedagokioaren harira, hona hemen Nafarroa aldeko KEROBIA taldeak argitaratutako bideoa. Bertan, euren "Esnatu naiz" kanta arrakastatsuaren nondik norakoak azaltzen dizkigute piano aurrean treba gaitezen.